Kargatzen...
Itxi

Pintxotan

Mundakan izango da gaur 'Pintxo & Pote On Tour'

A.E. | EiTB

Leer en Castellano

Besteak beste, Axi Muniain eta Aitor Frantzesena surflariekin eta Zigor Iturrietarekin egongo dira 22:15etik aurrera.

Pintxo pote on tour

Gaur gauean 'Pintxo & Pote On Tour' saioa Mundakan izango da. Bertako giroan sartuko dira Asier Hormaza eta Mikel Elizegi. Besteak beste, Axi Muniain eta Aitor Frantzesena surflariekin bertako ezker olatua ezagutzeko aukera izango dute.

Food Truck-eko Showkaldean, halaber, Zigor Iturrieta sukaldaria eta telebista aurkezlea eta The Uski´s taldeko Iñigo Eiguren izango dituzte.

Gainera, Mikel Elizegik eta Asier Hormazak hauteskundeak antolatuko dituzte Food Truck-ari izena jartzeko.

'Pintxo & Pote On Tour' 22:15ean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)