Esperientzia gastronomikoa
'Pintxo & Pote on Tour' Bermeon izango da gaur
EITB
22:15ean, Gaztelugatx ezagutuko dute eta Zallo kontserba-fabrikan egongo dira, besteak beste, bertako hegaluzea eta antxoa dastatzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, 'Pintxo & Pote On Tour' saioak Bermeora eramango ditu Asier Hormaza eta Mikel Elizegi bertako pintxorik onena topatzeko asmoz. Food truck-ean joango dira, eta bertako jatetxe, taberna eta herriko pintxo-potean murgilduko dira.
Gaztelugatx barkuz ezagutzeko aukera izango dute, Aita Guria baleontzian, bermeotar arrantzaleen iraganeko ofizioa ikastearekin batera.
Bestalde, Zallo kontserba-fabrikan, bertako hegaluze eta antxoa produkzioa ikusiko dute. Horrez gain, bi aurkezleek udan ikasitakoa erakutsi beharko dute food truck-ean, Andoni Agirregomezkorta eta Josema lagun dituztelarik.
'Pintxo & Pote on Tour' astelehenero dago ikusgai, 22:15ean hasita, eitb.eus-en eta ETB1en.
>