Itxi

Casting-a

Abuztuaren 20a da "Piztu Telebista" saioko castingean izena emateko azken eguna

Amaitzear da hirugarren denboraldiko castinga. Bi eta hiru kide arteko familia edo lagun talde berrien bila gabiltza. Izena emateko, saioaren Instagram kontuan sartu behar da.

"Piztu Telebista"ko casting-a iragartzeko irudia. Argazkia: EITB Media

Adi lagun! "Piztu Telebista" saioan parte hartu nahi baduzu, azkar ibili. Izan ere, abuztuaren 20an amaituko da castingean izena emateko epea. Sofakideetako bat izan nahi al duzu? Denboraldi berrirako, bi eta hiru kide arteko familiak behar ditugu. Izena eman ahal izateko, saioaren Instagram kontuan sartu eta honako pauso hauek jarraitu beharko dituzue:

Lehenik, mezu pribatu bat bidali beharko diguzue eta zer egin behar den azalduko dizuegu. Hala, bideo bat grabatuko beharko duzue saioak proposatutako reels bati erantzunez. Bideoa zuen profilera igo eta @piztutelebistaeitb etiketatu edo aipatu. Bideoak bidali ostean jarriko gara zuekin harremanetan.

Arazorik izan baduzue, edo eskatzen dizuegun bideoa grabatzea lortzen ez baduzue, lasai egon. Idatzi goggleboxetb@gmail.com helbidera eta harremanetan jarriko gara. 

Zuen erreakzioen bideoak oso positiboki baloratzeaz gain, dibertigarrienak edo berezienak gure profilera igoko ditugu!

Anima zaitezte! Euskal Herriko egongela gehiago ezagutzeko irrikaz gaude eta!

Informazio gehiago (2)