Itxi

15:00etan

Joxemari Iturralderi elkarrizketa, gaur, 'Sautrela' saioan

A.E

EiTB

Erreportajean, Sabino Aranaren alderdi literarioan jarriko dute arreta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Joxemari Iturralderen lan berria izango dute protagonista nagusi aste honetako 'Sautrela' saioan. Gertakizun errealetan oinarritutako kontakizuna ondu du oraingoan Perlak, kolpeak, traizioak, musuak nobelan. Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañaga boxeolariak ditu pertsonaia nagusi: haien kirol ibilbidea, haien bizipenak, joan-etorriak, emakumeak, arrakasta, hondamendia... Bi boxeolarien arteko laguntasun zapuztua azalduko zaigu besteak beste, eta biak berradiskidetzeko Tolosako 'Gu' elkarteak egindako ahaleginak. Boxeo kontuak bezain bizitzaren gorabeherak, bada, Iturralderen esku zailduak idatzirikoak.

Erreportajean, Sabino Aranari begira jarriko dira haren jaiotzaren 150. urteurrena dela eta, baina haren ohiko soslai politikoa eman beharrean, alderdi literarioan ipiniko dute arreta. Idatzi ere idatzi zuenez, ze testu mota sortu zuen batik bat Aranak? Ze motatako idazkien zale zen? Ze estilo zuen? Ze balio izan zuten hark idatzitakoek?

Azkenik, Beñat Sarasolak euskal poesiagintzako klasiko handienetako bati erreparatuko dio, Xabier Lizardiren Biotz-begietan poemategiari. 1932an argitara emana, euskal poesiagintza irauli zuen neurri handi batean (Lauaxetaren beste zenbait lanekin batera) eta hala, gaur egun ere, mugarri bat dela esan daiteke.

Ohiko legez, gaur larunbatez izango dugu ikusgai 'Sautrela', 15:00etik aurrera, ETB1en.

TB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)