Itxi

15:00etan

Goizalde Landabasori elkarrizketa, gaur, 'Sautrela' saioan

EITB

Horrez gain, Pier Paolo Pasolini zinegile italiarra hartuko dute protagonista erreportajearen atalean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aste honetako 'Sautrela' saioak Goizalde Landabaso izango du gonbidatu bere azken poema liburuarekin: Babeserako kopia. Segurtasun kopia balitz bezala, bere memoria, oroitzapen, iragan, amodio, beldur eta bestelakoen poema bilduma egin du Landabasok. Elkarrizketaren atalean bere Babeserako kopia aratzera sartuko da Hasier Etxeberria.

Erreportajean Pier Paolo Pasolini zinegile italiarra izango du saioak aipagai. Bere zinema aztoratzaileagatik egin zen batez ere ezagun. Saló edo Sodomako 120 egunak film gordinagatik. Pasolini, baina, olerkari eta idazle ere izan zen, eta erreportajean bere ibilbide literarioan jarriko dute arreta.

Azkenik, Beñat Sarasolak Itzulera baten historia liburua gogoratuko du, Martin Ugalde zenaren lanik gogoangarrienetako bat. Erbestealdia bukatu eta Euskal Herrira itzultzean, Venezuelan utzitakoei eta etxean aurkitutakoei buruz mintzo da Ugalde bertan.

'Sautrela' gaur emitituko da, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

en.

Bideoak (1)