Itxi

ETB1en

Beñat Sarasolari elkarrizketa, 12:00etan, 'Sautrela' saioan

A.H. | eitb

Leer en Castellano

Horrez gain, liburu azalei begira jarriko dira, euskal literaturako azal gogoangarrienak azalduz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Beñat Sarasolaren bisita izango dute aste honetako 'Sautrela'n. 2014ko martxotik hona Munduko poesia kaierak izeneko proiektua koordinatzen ibili da, munduko poeta esanguratsuenen lanak euskarara ekarri eta irakurleen esku jartzeko egitasmoan. Susa argitaletxearen eskutik 15 poetaren antologiak kaleratu dira gaurdaino. Itzulpen lanez, poetak aukeratzeko irizpideez, eta egitasmo honen atzean dauden bestelako lanez jardungo dirau Sarasolarekin. Bide batez, Bainaren belaunaldia liburuaz ere arituko dira.

Erreportajean liburu-azalei begira jarriko da 'Sautrela'. Liburu jakin bat hainbeste lanen artean nola nabarmendu, eta bere diseinu, arau eta funtzioak zeintzuk diren arakatuko dute. Euskal literaturako azal gogoangarrietako batzuk ere izango dituzte aipagai. Lander Garro azalgileak eta Pamielako Pello Elzaburu editoreak emango dituzte liburu-azalei buruzko xehetasun guztiak.

Juan Luis Zabalak 90eko hamarkada amaierako liburu bat erreskatatuko du: Xabier Amurizaren Enaz banaz. Norbere barneko tirabiretan murgildu eta hausnarketa gisako baten emaitza da liburua. Amurizak bertsolaritzari buruz gomuta egin eta elementu autobiografikoak islatu zituen bertan.

'Sautrela' saioak, maiatzean zehar, aldaketa jasango du emisio orduan. Ohi bezala 15:00etatik aurrera emititu beharrean, 12:00etatik aurrera izango da ikusgai, larunbatetan, ETB1en.

TB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)