Itxi

22:30ean

Markina-Xemeinen izango da 'Sukaldaria' saioa gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Markinako auzokideekin izango da Joseba Arguiñano, bertako txokoak eta gastronomia ezagutzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Sukaldaria' saioaren gaurko atalean Joseba Arguiñanok Markina-Xemeingo bazterrak eta jendea ezagutuko ditu. Abiadura bizian iritsiko da Joseba Markina-Xemeinera, Oihane Urangari esker. Rallyetan aritzen da, familia guztia bezala. Anak, Oihaneren amak, patata-tortilla prestatuko du eta txapeldunen hamaiketakoa egingo dute.

Antsotegi hotela ere ezagutuko du gure sukaldariak, Gontzal eta Julenen eskutik. Bertako animaliek eskatzen dituzten lanak egin ondoren, sekulako ordainsaria jasoko du Josebak Gontzalen eskutik: porru erreen entsalada.

Postre bikain bat jateko, Tate Gozotegian egingo du parada. Luisak gozotegiaren historia azalduko dio, eta bertako produktu arrakastatsuena ezagutuko du gure aurkezleak: kokoteak. Gozo hau prestatzen ikasiko du Bernardori esker, gozotegiko langileetako bat baita.

Amaitzeko, bi pertsonaia mitiko aurkituko ditu: Eusebio Etxebarria Eusebito eta Txino Bengoa, zesta-puntan aritutakoak biak. Euren bizipenak partekatzearekin batera, Josebak apustua egingo dio Eusebitori. Baina bere benetako dohainak erakusteko, sukaldariak plater berezi bat prestatuko du: galeper izterrak barbakoa saltsarekin.

'Sukaldaria' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta etib.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)