Itxi

Finala

Maria Amundarain zumaiarra, Euskal Herriko sukaldaririk onena; “Sukaldarien Liga”ko 25.000 euroak irabazi ditu

EITB Media

Leer en Castellano

Lehiaketa guztian zehar zazpi sukaldaririk onenen artean egon den bakarra da zumaiarra, eta final handiko azken desafioan legatzarekin egindako platerik onena prestatuta eraman ditu etxera 25.000 euroak.

Maria Amundarain 25.000 euroko txekearekin. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Maria Amundarain Arzak jatetxeko partidaburu zumaiarra da "Sukaldarien Liga"ko irabazlea eta, beraz, bera da Euskal Herriko sukaldaririk onena. 25.000 euroko txekea irabazi du.

Hasiera-hasieratik zazpi sukaldari izarren artean egon den lehiakide bakarra izan da Amundarain, eta azken desafioan algekin kozinatu duen legatzari esker eraman du saria. Bigarren platerik onena izan da Eneko Ordorika gernikarraren legatza kokotxekin. Oier Bonetbelche Aiherrako sukaldariaren Koxkera legatza izan dahirugarren platerik onena.

Jon Iñaki Sorarrain, Baladi Goiburu eta Jone Etxaiz hirukotearen aurkako taldeko desafioa irabazita iritsi dira Maria, Oier eta Eneko azken probara.

Lehen proban Ibai Karrera donostiarra gelditu da finaletik kanpo. Bera da zazpien artean sukaldari amateur bakarra, eta amuarraina gaizkien prestatu duena.

Ikus ezazu "Sukaldarien Liga"ko final handia, osorik, EITB Nahieranen.

Bideoak (5)

Informazio gehiago (2)