Itxi

ETB-1 eta ETB-2

Nuklearren eraispena hizpide, aste honetako 'Teknopolis'en

A.H.

EITB

Garoñako zentral nuklearra laster itxiko dute eta eraispen prozesu horretan eman behar diren pausuak aztertuko ditu saioak.

Aste honetako "Teknopolis" saioa Santa Maria de Garoña udalerrian hasiko dute. Izan ere, han dago askorentzat ezaguna den Garoñako zentral nuklearra. Berrogei urtez martxan egon ondoren, urtarrilaz geroztik sare elektrikotik deskonektatuta dago. Baina zeintzuk dira zentral nuklear batek eraispen lan horietan eman behar dituen pausuak? Horren berri jakiteko, Espainian eraisten ari diren Zoritako zentral nuklearra bisitatu du "Teknopolis"ek. Hondakin erradiaktiboei zein irtenbide ematen dieten ezagutuko du saioak, eta hainbat aditurekin ere hitz egin dute. Ikuspegi teknikotik, ekonomikotik eta ingurumenaren aldetik eutsiko diote gaiari.

Garoñako Zentral nuklearra 1970.urtean inauguratu zen, eta ordutik asko izan dira bere jardueraren amaiera behin eta berriz eskatu dutenak: erakundeak, era guztietako elkarteak, herritarrak... Eta itxiera gutxien espero zenean etorri da, izan ere, uztailera arte oraindik lanean jarraitzeko baimena zeukan. Zentralaren etorkizuna, ordea, ez dago batere argi. Hala ere, gaur itxita dagoen arren, ahots askok diote Nuclenor eta Espainiako Gobernua oraindik jardueraren luzapena adosten ari direla.

"Teknopolis" gaur emitituko da 23:20etik aurrera ETB-1en eta asteazkenean 00:30etik aurrera ETB-2n.

Informazio gehiago (1)