Itxi

Aste honetan

Bigarren belaunaldiko LTDari buruz, 'Teknopolis' saioan

A.A.

EiTB

Hurrengo Lurreko Telebista Digitalaren hargailu profesionala garatu duen Ingenieritza Eskolako Jon Montalban ikertzailearekin luze eta zabal mintzatuko dira.

Aste honetako 'Teknopolis' saioa elkarrizketa batekin irekiko dute: Jon Montalban EHUko ikertzaile eta Ingeniaritza Eskolako talde baten partaidearekin izango dira. Talde hori Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) hurrengo belaunaldirako standarra prestatzen ari da, eta oraingoz estatuan dagoen hurrengo LTD belaunaldiko hargailu profesional bakarra garatu du.

Hargailu profesional horren bidez, LTD seinaleak aztertu eta hobetzeko proposamenak egiten dituzte. Teknologia analogikoan seinale bakarra zena, laukoiztu egin zuen LTDak; bigarren belaunaldiko LTDak, berriz, seikoiztu egingo du. Horretaz gain, seinalearen kalitatea hobea izango da, eta bestelako zerbitzuak eskaintzea ere posible egingo du, besteak beste, telebista mugikorra.

EHUko talde honek, laborategian ez ezik, antena luze-luze bat duen furgoneta baten bidez egiten ditu azterketak. 'Teknopolis'ek laborategiko eta furgonetako irudiak erakutsiko ditu, Jon Montalbanekin solasean diharduen bitartean.

15 urte atalean, EiTB LTDrako prestatu zeneko garaia gogoratuko dute. Autoen CO2 emisioak berotze globalean duten eragina murrizteko egiten ari diren saiakerei buruzko bideoa ere erakutsiko dute.

Programa bukatzeko, urtarrileko argazki-lehiaketako irabazlea jakinaraziko dute.

'Teknopolis' larunbat goizean dago ikusgai ETB1en eta igande goizean ETB2n.

Informazio gehiago (1)