Itxi

ETB1en eta ETB2n

Belchiteko aztarnak arakatuz, aste honetako 'Teknopolis 'saioan

A.A.

EiTB

Gerra Zibilean suntsituta gelditu zen Burgoseko herri hartan arkeologo talde bat egiten ari den lana erakutsiko dute erreportaje batean.

Aste honetako 'Teknopolis' saioan 80 bat urte atzera egingo dute, Burgosera, Belchite herrira. Gerra Zibileko pasarte ezagunenetako baten ondorioz, Belchite suntsituta gelditu zen. Orain, arkeologo-talde batek (EHUko ikertzaileak tartean) hango aztarnak biltzen eta gerrako egiturak berreskuratzen dihardu: lubakiak, gotorlekuak eta soldaduen bizileku izandakoak.

Bigarren erreportajea Stirling motorrari buruzko izango da. Oso ezaguna ez den arren, 200 urte ditu Stirling motorrak, eta asmatu zenetik hainbeste denbora igaro denean, aro berri bat bizitzen ari da. Stirling motorra hobetzeko hainbat ekimen daude martxan mundu osoan, eta arrazoi nagusia da oso egokia dela energia berriztagarriekin erabiltzeko, hala nola, biomasarekin edo eguzki-energiarekin.

15 urte atalean 2002 eta 2005eko 'Teknopolis'eko erreportaje batzuk gogoratuko dituzte. Giza ondarea berreskuratzeko proiektu bi: Añanako gesaltzari buruzkoa bata, eta Gasteizko katedralari buruzkoa bestea.

Orain Hemen atalean, Teknikerrek parte hartzen duen Europako proiektu bat aztertuko dute, eVACUATE. Larrialdietan ebakuazio-sistemak arintzea du helburu.

'Teknopolis' saioa, Iñaki Leturiak gidatuta, gaur dago ikusgai ETB1en, 13:30ean, eta igandean ETB2n 09:30ean.

Informazio gehiago (1)