Zientzia eta teknologia
Tximiniko beroa aprobetxatzeko sistemaz, 'Teknopolis' saioan
A.E.
EiTB
Zientziarekin solasean! topaketan ere izango da saioko lan-taldea.
Asteburu honetan 'Teknopolis' saioak beroa aprobetxatzeko sistemaz emango du berri. Hotza iritsi da, eta etxe askotako tximiniak ketan daude. Etxea berotzeko beheko sua erabiltzen dute etxe askotan, eta egurraren errekuntzari ahalik eta etekin handiena ateratzea ez da gaurko kezka. Bada, Urkean XXI enpresan kezka horri jaramon eginez, tximiniatik galtzen den beroaren zati bat berreskuratzeko sistema bat asmatu dute. Bero hori ura berotuz berokuntza instalazioaren bidez banatu daiteke etxe osora.
Zientziarekin solasean topaketetan izan da 'Teknopolis' baita ere. DIPCk antolatuta, 6. edizioa du aurtengoa, eta 250 ikasle gerturatu ziren Eureka museora Albert Fert Nobel saridunarekin eta Elena Cattaneo bioteknologoarekin solasean aritzera.
15 urte berezia ere prestatu dute. 2014an 'Teknopolis'ek 15 urte bete ditu, eta urtean zehar urteurren horren aitzakian hainbat erreportaje berreskuratu dituzte. Hau izango da azkena.
'Teknopolis' gaur 13:30ean dago ikusgai ETB1en, eta igandean 09:30ean ETB2n.