ETB1en eta ETB2n
Koroideremia gaixotasun arraroaren inguruan, 'Teknopolis'en
EITB
Horrez gain, 'Dantzatu zure tesia' lehiaketa bereziari tartea egingo dio saioak.
Aste honetako 'Teknopolis' saioa koroideremia gaixotasun arraroaren inguruko izango da, jende oso gutxik ezagutzen duen endekapenezko gaixotasun genetikoa. Koroideremia duten pazienteak ikusmen osoarekin, perfektuarekin, jaiotzen dira, baina laster hasten dira arazoak: erretinako zeluletan hondakinak pilatzen hasten dira, eta ondorioz, ikusmena galduz doaz, erabat itsutu arte. Eta dena gene txiki bat falta zaielako. 'Teknopolis'ek koroideremia sufritzen duten gaixoak ezagutuko ditu, gaixotasunaren inguruako ezaugarriak azaldu eta arazoari aurre egiteko existitzen diren irtenbideak aztertuko ditu.
Horrez gain, lehiaketa bitxi bati egingo diote tartea Orain hemen atalean: 'Dantzatu zure tesia'. Sciencek antolatzen du, eta mundu osoko ikertzaile gazteek parte hartzen dute bertan. Tesia dantzaren eta kantuaren bidez komunikatzea da erronka. Euskal ikertzaile gazte batek aipamen berezia lortu du kimikaren atalean, Saioa Alvarezek.
'Teknopolis' gaur emitituko da 13:30ean ETB1en, eta igandean 09:30ean ETB2n.
ng>