Zientzia eta teknologia saioa
Traineru berri bat aurkeztuko du 'Teknopolis'ek
A.E.
EiTB
Androiderako itzultzaile automatiko berriaz ere arituko dira.
Traineru berri bat ezagutuz hasiko dute 'Teknopolis' saioa aste honetan. Tknika zentroan diseinu berriko traineru bat egin dute Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan. Eta nor hobe diseinua probatzeko arraun-taldeak baino. Trainerua arraun elkarte batetik bestera ibili da, nahi duen guztiak probatu dezan. Lehenengoa Orioko Arraun Elkartea izan zen, eta haien entrenamenduan izan ziren.
Androiderako itzultzaile automatiko berri bat dagoela entzunda batek baino gehiago pentsatuko du: "beste bat?". Tira, beste bat da, bai, baina hobea. Eta ez bakarrik Elhuyarrek garapenean parte hartu duelako: 50 hizkuntzatik gora itzultzen ditu, asko, hizkuntza gutxituak dira, euskara barne, noski. Eta eskaintzen dituen aukerak oso interesgarriak dira.
Eta marrazki bizidunekin amaituko da saioa: animazioak egiteko milioika marrazki behar izaten dira. Marrazkilarien lana sormenekoa dela esan daiteke, baina marrazkiak margotzea lan luzea eta astuna izaten da. Orain, Europako proiektu baten barruan, marrazkiak koloreztatzeko software bat garatu dute.
'Teknopolis' saioa larunbatean 13:30ean dago ikusgai ETB1en eta 09:30ean igandean ETB2n.
p>