Zientzia eta teknologia
Vidrala enpresan izango da, asteburu honetan, 'Teknopolis' saioa
A.E
EiTB
3Dko inpresioaz eta eransketa bidezko fabrikazioaz ere arituko dira aste honetan.
Aste honetan, 'Teknopolis'en, egunean bi milioi botila ekoizten dituzten enpresa bat ezagutuko dute: Vidrala. Horrelako abiadan ekoizteak badu alde negatibo bat: akatsen bat gertatzen bada, ohartzerako milaka botila akastun ekoitzita egongo dira. Hori konpontzeko, Mondragon Unibertsitatearen eta Ingenet-en proiektu bitxi bat jarri dute martxan: botilen bolumena neurtzen dute beira hoztu aurretik. Horrela, bolumenean izan daitezkeen akatsak askoz azkarrago hautemango dituzte Vidralan.
Fabrikazioan aro berri bat ekarri duten bi kontzepturen berri emango du 'Teknopolis'ek bertatik bertara: 3D inpresioa eta eransketa bidezko fabrikazioa. Biek oinarri bera dute: materiala gehituz osatzea piezak. 3D inprimagailuen abantailak ikusita, Lanbide Heziketako eskoletan 3D inpresioko gelak jarri dituzte edozein arlotako ikasleek teknologia horri etekina atera diezaioten. Eta, horretaz, gain, Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak, Tknikak, proiektu berriak garatzen dihardu 3D inprimagailuak arlo industrialera egokitzeko. Izan ere, metalak bezala materialekin eransketa bidezko fabrikazioak aukera berriak ekarri ditu, IK4-Lortek-en ikusiko duzunez.
Eta, bukatzeko, eraikitze-bidean dagoen robot bat emango dute ezagutzera: Roberto. Martera bidaltzen dituzten roverren antzekoa da, baina EHUko ikasle batzuek aurrekontu apalago batera egokitu egin dute. Nola jakingo dute.
'Teknopolis' larunbatean 13:30ean izango da ikusgai ETB1en eta igandean, 09:30ean, ETB2n.