Itxi

ETB1en eta ETB2n

Itsas energiei buruzko saio berezia, 'Teknopolis'en

A.A.

EiTB

Energia hori ustiatzeko baliabideei buruz arituko dira.

Iñaki Leturia

Itsas energiei eskainitako 'Teknopolis' saio berezia izango da ikusgai asteburu honetan ETB1en (larunbata, 13:30) eta ETB2n (igandea, 09:30).

Itsasoak bere joan-etorriekin indarra erakusten du, energiaz beteta agertzen da, eta adituen begietan energia-iturri agortezina dela argi dago. Energia hori nola ustiatu da kontua, zer teknologia erabili itsasotik elektrizitatea ateratzeko. Euskal kostaldean haizea eta olatuak dira itsasoko energia ustiatzeko baliabide egokienak. Energia eolikoa garatu samar dago, lehorrean zein itsasoan daude parke eolikoak. Baina olatuen energia eskuratzeko teknologia ez dago hain zabalduta, eta aukera asko daude ikergai; Mutrikun, esaterako. Bertatik bertara ezagutuko dute Mutrikukoa.

Dena dela, etorkizuna itsaso zabalean egon daiteke, olatuek indar handiagoa baitute. Itsaso zabalean jarri aurretik teknologia probatu egin behar da, ordea, eta horretarako azpiegitura jarri dute Armintzan: BIMEP. Itsas eremu zabal batean prototipoak probatu eta baliagarriak diren jakin ahal izango dute itsas energiekin lan egiten duten enpresek. Azpiegitura hori ez da nolanahikoa. Lehorretik eta itsasotik bertatik ere ezagutuko dute.

dute.

Informazio gehiago (1)