Itxi

Aste honetan

Odolari buruz, aste honetan, 'Teknopolis' saioan

A.E.|EiTB

Emandako odolak egiten duen bideaz, eta odola diagnostiko zehatzerako bitarteko gisa izango dituzte hizpide.

Aste honetako 'Teknopolis' saioan odolaren bideari segitu diote, odol emaileetatik hartzaileetaraino doan bidea jarraituko dute, hain zuzen ere. Bidearen erdigunean Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa dago, Galdakaon. Bertara iristen da, egunero, EAEn ematen den odol guztia, eta 24 ordu baino gutxiagoan irteten da bertatik azken produktua. Han prozesatzen da odola, han banatzen dira osagai nagusiak, han biltegiratzen da analisi guztiak gainditu dituela ziurtatzen den arte, eta handik banatzen da ospitale guztietara. Odol-transfusioen bihotzak nola funtzionatzen duen eta zer erronka dituen erakutsiko dute zentroaren zuzendari Miguel Angel Vesgaren eskutik.

Odola, diagnostiko zehatzerako bitartekoa

Ondoren, Donostiako Ospitalean izango da 'Teknopolis', genetika sailean, eta han jakin dugu azterketa genetikoei esker gaixotasun batzuk eragiten dituzten gene zehatzak identifikatu daitezkeela, eta horrela gaixotasun berdin baten barruan dauden bariante ezberdinak ezagutu. Informazio horri esker, odolaren minbizietan esaterako, medikuek geroz eta tratamendu pertsonalizatuagoak egin ditzakete, eta gaixoen pronostikoa zehaztu. Izan ere, azken urteetan gaixotasunei aurre egiteko modua aldatzen ari da. Donostia Ospitaleko Genetika saileko Leire Otaoleak eta hematologia saileko medikuek azaldu dizkiete aurrerapen horiek eta beste asko.

'Teknopolis' larunbatean 13:30ean dago ikusgai ETB1en eta igandean 09:30ean ETB2n.

ETB2n.

Informazio gehiago (1)