Itxi

ETB1en eta ETB2n

Osasun arloko aurrerapen teknologikoak aztergai, 'Teknopolis' saioan

A.A. | EiTB

3D inprimagailuak medikuntzan nola aplikatzen ari diren eta diabetesari aurre egiteko Europa mailan egiten ari diren lanak ezagutuko dituzte.

Elhuyar Fundazioak ETBrentzat ekoizten duen 'Teknopolis' saioak osasun arloan ematen ari diren zenbait aurrerapauso emango ditu ezagutzera.

Lehendabizi, 3D inprimagailuek medikuntzan duten erabilera aztertuko dute. Gurutzetako Ospitalean proiektu pilotu bat jarri dute abian, Oiartzungo Tumaker enpresak lagunduta. Euren beharretara egokitutako inprimagailuak egitea da helburua. Momentuz, haurren kirurgia zerbitzuan erabili dute, ebakuntza konplexuak prestatzen laguntzeko. Erreportajean bizkar-hezurra oso deformatuta duen 15 urteko gazte baten kasua ezagutuko dugu.

Bigarren erreportajean diabetesari aurre egiteko Europa mailan egiteko ari diren lanetan jarriko du arreta. Europan 62 milioi lagunek duten gaitza da, populazioaren %18ak.

'Teknopolis' saioa larunbatean dago ikusgai ETB1en 13:30ean eta igandean ETB2n 09:30ean, Iñaki Leturiak gidatuta.

ong> gidatuta.

Informazio gehiago (1)