Kargatzen...
Itxi

ETB1en eta ETB2n

CAF-Elhuyar sariak, asteburu honetan, 'Teknopolis' saioan

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Landabengo Volkswagenen ere izango da lan-taldea.

Aste honetan banatu diren CAF Elhuyar sarien berri emango dute asteburuan 'Teknopolis'en. Asteazkenean Tabakalaerako Kutxa Kultur aretoan izan zen banaketa eta horren berri jasoko du saioak.

Iaz, mende erdi bete zuen Landabengo fabrikak autoak produzitzen eta 'Teknopolis' saioa bertan izan da, Volkswagen etxeko Polo autoen ekoizpen prozesua ezagutzeko.

Azkenik, Lanbide heziketa hobetzeko metodologia berria ere izango dute hizpide. Lanbide Heziketako zikloen arrakasta-tasa ona da Euskal Herrian, eta Europako batez bestekoaren gainetik dago. Hala ere, erdi-mailako ziklo batzuetan nahi baino txikiagoa zen arrakasta. Erdi-mailako zikloetako emaitzak hobetzeko, TKNIKAk, Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak, proiektu pilotu bat du abian. Proiektuak etengabeko hobekuntzarako metodologia berri bat izan du ardatz LEAN kulturan oinarrituta.

'Teknopolis' gaur 13:30ean dago ikusgai ETB1en, eta igandean 09:30ean, berriz, ETB2n.

Informazio gehiago (1)