ETB1 eta ETB2
Jan-edanak hizpide, aste honetako 'Teknopolis' saioan
A.A. | EiTB
Sutondo izeneko softwarea, elikagai funtzionalak eta kafea izango dituzte aztergai.
Eguberrietan asko eta denetik jateko egunak izaten dira. Horregatik, Iñaki Leturiak aurkezten duen 'Teknopolis' saioko lan-taldeak jan-edanei eskainiko die 2016ko azken atala. Menua ondorengoa izango da.
Hasteko, softwarea saltsan. Sutondo izeneko softwareak errezetak gordetzeko ez ezik, sukaldearen kudeaketa osoa egiteko balio die Leioako Sukaldaritza Eskolako irakasle eta ikasleei.
Ondoren, eztabaidarako gaia: elikagai funtzionalak benetan beharrezkoak dira? Non bukatzen da onura eta non hasten da marketina?
Eta otordua amaitzeko, kafe on bat egiteko sekretua.
Elhuyarrek ekoiztutako saioa larunbatean izango da ikusgai ETB1en, 13:30ean; eta igandean, ETB2n, 10:15ean.
15ean.