Itxi

Zientzia eta teknologia

Getxoko Punta Begoñako galeriatan zehar, aste honetako 'Teknopolis'en

A.H. | EITB

Leer en Castellano

XX. mende hasierako galerien berreskuratze lanak gertutik ezagutuko ditu ETB1en eta ETB2n emititzen den saioak.

Argazkia: Liher Puente

Punta Begoñako galeriak izango ditu protagonista aste honetako 'Teknopolis' saioak. Getxoko itsas gaineko behatoki ikusgarri horiek XX. mende hasierako distira eta dotorezia galdu dute tamalez. Hasiera batean, itsaslabar flysharen luizien kalteak saihesteko proiektatu ziren, baina Etxebarrieta enpresa-gizonak beste erabilera batzuk emateko aukera ikusi zuen: aisialdirako, behaketarako eta bere boterearen isla izango zen leku bat sortzeko.

Urte luzetako utzikeriaren, uraren eta kutsaduraren zauriak agerian ditu orain eta egitasmo handi bat abian da eraikinari iraganean izan zuen distira bueltatzeko. Horretarako, Euskal Herriko Unibertsitateko bost ikerketa taldek jakintza-alor arteko berreskuratze lana abian jarri dute.

'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da, 13:30ean, ETB1en; eta 10:00etan, ETB2n.

ETB2n.

Informazio gehiago (1)