Kargatzen...
Itxi

ETB1en eta ETB2n

2018ko On Zientzia bideo lehiaketa, aste honetako 'Teknopolis'en

EITB

Leer en Castellano

Gainera, errealitatean oinarritutako irudi birtualak ezagutuko dituzte, Itxaurrondoko geltokia hizpide hartuta.

Iñaki Leturia, saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB

Aste honetan banatu dira On Zientzia lehiaketaren sariak Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan. Zortzigarren urtez, zientziari buruzko bideo laburren lehiaketa antolatu dute Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC). Maila bikaina izan da aurkeztu diren bideoetan, eta aste honetako 'Teknopolis' saioak saridunak gertutik ezagutu eta bideorik onenekin gozatzeko aukera emango du.

Horrez gain, irudigintzaren beste alderdi bat ere izango dute aste honetako saioan hizpide: errealitatean oinarritutako irudi birtualak. Kasu honetan, Intxaurrondoko geltokia beste begi batzuekin ikusten lagunduko digutenak, gainera. Geltokia inguru konplikatuan eraiki zuten, elementu asko zeudelako inguruan (eraikinak, autopista...), baina erabiltzailea ez da horretaz jabetzen begi hutsez. Tecnaliako teknikari batzuek geltokia eskaneatu dute laser batez, eta 3D eredu milimetriko bat osatu dute. Ereduak geltokia, Intxaurrondo auzoa eta bertatik pasatzen den autopista erakusten ditu aldi berean.

'Teknopolis' larunbatetan izaten da ikusgai, 13:30ean, ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n.

Informazio gehiago (2)