Itxi

ETB1en eta ETB2n

Kolorezko mundua, asteburu honetan, 'Teknopolis' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Koloreen funtzioei eta kontserbazio metodoei buruz gehiago jakiteko aukera izango da aste honetako saioan.

Aste honetako 'Teknopolis' saioan koloreek egunerokotasunean duten garrantzia aztertuko da. Kolorez betetako mundu bat da gurea; erabilgarriak zaizkigu egunerokoan fruta helduta dagoen jakiteko, adibidez, edo semaforoetan kode gisa. Ordena bat ezartzen dute. Zientziaren arlo askotan ere erabiltzen dira aspalditik. Analitikako laborategi batean sartuko da saioa metalak identifikatzeko koloreak nola erabili daitezkeen argitzeko.

Urte luzez erabili izan dira metalak, hain zuzen ere, margoetan koloreak lortzeko pigmentu gisa. Izan ere, garai bateko margolariek koloreak lortzeko teknikak bikainki menderatu behar izaten zituzten artelanak irautea nahi bazuten, besteak beste. Eta baita lortu ere, batzuetan kondizioak muturrekoak izan arren. Horren adibide da 1748an, Ponpeiako hondakinen aurkikuntza. Errautsen artean 1.000 gorputik gora aurkitu zituzten harri bihurtuta, eta harrigarriena dena, freskoak ere bai, kontserbazio egoera oso onean gainera.

Orain, Euskal Herriko Unibertsitateko talde bat lanean ari da Ponpeiako horma-irudien pigmentuak aztertzen. Haien argituko dute zer erronka dituzten aurretik, besteak beste, freskoak kontserbatzeko moduak bilatzen.

'Teknopolis' saioa larunbatean 13:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, eta igandean ordu berean ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)