ETB1en eta ETB2n
Neutroien espalazioaz, asteburuan, 'Teknopolis' saioan
EiTB
'Teknopolis' saioa, atomoen ikerketarako eraikitze-lanak ikusten izan da Suedian eta bertatik bertara ezagutu ditu proiektu erraldoi horren eraikitze-lanak.
Neutroiak izango dira protagonista asteburu honetan 'Teknopolis' zientzia saioan.
Harrigarria dirudien arren, zenbat eta gauza txikiagoak behatu nahi izan, tresna handiagoak behar dira. Eta Suediako Lund hirian tresna erraldoi bat eraikitzen ari dira, hain zuzen ere, materiaren barrualdea ikusteko, ikertzaileen begia atomoen barrura sartzeko, alegia. Tamainaren ideia bat egiteko, kilometro erdiko tunel bat egin dute protoien azeleragailua kokatzeko. Europako Espalazio zentroa da, eta 2025erako martxan egongo da. Orduan, mundu osoko ikertzaileen esku egongo da eta hamaika erabilera izango ditu.
Baina ordura arte badago zeregina, bai Lund-en eta baita zentroa teknologiarekin hornituko duten Europako herrialdeetan ere. Eta Euskal Herrian bertan ari dira instalazio erraldoi horretarako ekarpenak egiten, ESS-Bilbon.
'Teknopolis' saioa, larunbatean izan ohi dugu ikusgai ETB1en, 13:30ean, eta igandeetan, ETB2n, ordu berean. eitb.eus-en ere jarraitu daiteke.