Itxi

ETB1en eta ETB2n

Gripea hizpide, aste honetan, 'Teknopolis' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Birusaren ezaugarriak, mutazioak eta txertoak aztertuko dituzte aste honetan 20 urte bete dituen saioan.

Gripea hizpide, aste honetan, 'Teknopolis' saioan.

Eguberri garaian jostailu eta lurrinen iragarkiak nagusitu arren, neguko hotzak etorri orduko gripearen aurkako botikenak ugaritzen dira telebistan. Urtero gripearekin dugun hitzordua iritsi den seinale. Baina gripea ez da berdina izaten urtero, eta horrek buruhausteak ekartzen ditu txertoa egiteko garaian. Aste honetako 'Teknopolis' saioan gripeaz arituko dira: birusaz, mutazioez eta txertoez. Gripeari buruz jakin beharreko guztia ezagutzeko aukera, kutsatzeko arriskurik gabe.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ETB1en ikusgai, 13:30ean, eta igandean, ETB2n, ordu berean. Halaber, eitb.eus-en ere jarrai daiteke.

Informazio gehiago (2)