ETB1en eta ETB2n
Hamaika proiektu eta begi bat, aste honetako 'Teknopolis'en
EITB
Batetik, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleen azken proiektuak ezagutuko dituzte, eta bestetik, begia eta ikusmenaz arituko dira EHUko Zelulen Biologia Saileko ikertzaileekin.
Aste honetan askotariko gaiak ekarriko ditu 'Teknopolis' saioak. Orona Fundazioan hasiko dute programa, han ospatu baita aste honetan PBL Day edo Proiektuetan Oinarritutako Ikasketaren eguna. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleek azken hilabeteotan garatutako proiektuak ezagutzeko aukera izan dute bertan.
Ondoren, Sopelan hilzorian agertutako bale bati begietara begiratuko diogu. Izan ere, Elena Vecino EHUko Zelulen Biologia Saileko katedradunak zuzentzen duen taldeak animalien begiak aztertzen ditu giza begia ulertzeko. Azkenik, eta begiekin jarraituz, gure ikusmena zaintzeko aplikazioak izango dituzte hizpide.
'Teknopolis' larunbatean, 13:30ean, izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, eta igandean, ordu berean, ETB2n eta eitb.eus-en.