Itxi

ETB1en eta ETB2n

Modako etorkizuna, gaur, 13:00etan, 'Teknopolis'en

EiTB

Leer en Castellano

Botila birziklatuekin egindako harizpiak erabiliz 3D inprimagailuek egin ditzaketen arropak aztertuko ditu saioak.

3D inprimagailu bat. (Argazkia: EiTB)

Plastikoa mundu mailako arazo bihurtu den garai honetan, birziklatzea da konponbideetako bat, eta modak eta 3D teknologiak lagundu dezakete. Aste honetako 'Teknopolis' saioan AEGra hurbildu gara, Donostiako diseinu eta moda goi-eskolara. Bertan, plastikozko botila birziklatuekin egindako harizpiak erabiliz, arropak inprimatzea lortu dute. Etorkizunean 3D inprimagailu batean jositako arropak jantziko ditugu, agian.

Bestalde, aurten Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatea ere modan dago, eta ez da gutxiagorako, 50. urteurrena ospatzen ari baita. 'Teknopolis'ek ezin zuen galdu fakultate horretako ikertzaile gazteak zertan ari diren ikusteko aukera.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai, 13:00etan, ETB1en, eta igandean, ETB2n, 13:35ean. eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da emanaldia.

Informazio gehiago (1)