ETB1en eta ETB2n
Mundua egokitzeaz hausnartuko dute, aste honetan, 'Teknopolis'en
EiTB
Ezgaitasunen bat duten pertsonen bizimodua errazten duten irtenbide teknologikoak erakutsiko dituzte.
Aste honetako 'Teknopolis' saioak ezgaitasunen bat duten pertsonen bizimodua errazteko hainbat irtenbide teknologiko erakutsiko ditu. Adibidez, Maria besorik gabe jaio zen, eta lanbide heziketako ikasle batzuek protesi bat garatu dute berarentzat propio.
Bestalde, autoetan dagoen teknologia aztertuko dute, ezgaitasunen bati egokitutako autoen teknologian, hain zuzen ere. Autoa fabrikatik datorren moduan gidatu ezin dutenentzat hainbat egokitzapen daude aukeran, eta ezgaitasun asko gainditu daitezke. Autoa muga izatetik baliabide izatera pasatzen da horrela, teknologiari esker. Ezina, teknologiaz egina.
'Teknopolis' larunbatean izango da ikusgai, 13:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, eta igandean, 13:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.