Itxi

ETB1en eta ETB2n

Biharko garraiobideak hizpide, aste honetan, 'Teknopolis'en

EiTB

Leer en Castellano

Tecnaliak garatu duen 'airetaxia' eta Irizar enpresako autobus elektrikoa ezagutuko ditu saioak.

Irizar enpresako autobus elektrikoa Gasteizen. Argazkia: EFE

Nola mugituko gara etorkizunean hiri barruan? Aste honetako 'Teknopolis' saioak Tecnalian garatzen ari diren airetaxiak ezagutuko ditu. Pertsonak garraiatzeko pentsatutako drone berritzailea da eta merkaturatzeko ia prest dago.

Dagoeneko hirietan ikusten diren autobusak elektrikoak dira. Irizar enpresak horien aldeko apustua egin du azken urteetan. Adunako lantegian teknologia propioa garatu dute, eta autobus elektriko berrienak probatzeko aukera izango du saioak bertan.

'Teknopolis' larunbatetan izaten da ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Biak ala biak eitb.eus-en ere izaten dira ikusgai, ordu berean.

Informazio gehiago (2)