Teknologia
Perretxikotan saskirik gabe, aste honetan, 'Teknopolis' saioan
EiTB
Saioan ezagutuko dugun taldeak mikroskopioa, argazki-kamera eta erreaktibo kimikoak eramaten ditu aldean perretxikotan ateratzen denean, espezieak identifikatzeko.
Saskia perretxikotan joateko beharrezkoa dela pentsatuko du askok, baina ez beti. Aste honetako 'Teknopolis' programan ezagutuko dugun lagun-taldeak saskiren bat bai, baina mikroskopioa, argazki-kamera eta erreaktibo kimikoak ere eramaten ditu aldean perretxikotan ateratzen denean, espezieak identifikatzeko. Cantharellus mikologia elkartekoak dira, Santutxukoak, eta Bilboko Eraztun Berdeko perretxiko- eta onddo-espezieen bila gozatzen dute. Perretxiko jangarriak ez dituzte baztertzen, baina benetako gozatua espezie berriren bat aurkitzen dutenean hartzen dute.
'Teknopolis' 13:30ean izaten da ikusgai larunbatetan ETB1en eta eitb.eus-en, eta ordu berean, igandeetan, ETB2n eta eitb.eus-en.