Itxi

Teknologia

Kirola milimetrotan, asteburu honetan, 'Teknopolis' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Sportsolution enpresa bizkaitarrak ikusmen artifiziala, kamera ultra-bizkorrak, GPSa eta software propioa erabiltzen ditu atletismo-probak zehaztasunez eta fidagarritasunez neurtzeko.

'Teknopolis' saioko lantaldea. Argazkia: EiTB

'Teknopolis' saioan, kirolaz arituko dira 2020ko lehen atalean, baina ez dute kirolik egingo; kirola neurtzeko puntako teknologia emango dute ezagutzera. Ikusmen artifiziala, kamera ultrabizkorrak, GPSa eta software propioa erabiltzen ditu Sportsolution enpresa bizkaitarrak atletismoko probak zehaztasunez eta fidagarritasunez neurtzeko. Eta futboleko VAR (Video Assitant Referee) sistema famatuaren antzeko zerbitzu bat ere garatu du, atletismorako eta saskibaloirako.

Kirolean ez ezik, lanean ere gertatzen dira lesio muskulu-eskeletikoak, eta ez gutxi; izan ere, laneko bajen % 36 eragiten dituzte. Horiei aurre egiteko asmoz, Cyber Human Systems euskal enpresak industriarako exoeskeletoak egiteari ekin dio.

Eta, azkenik, urte berriko asmo onei eusten lagunduko diguten zenbait aplikazio ezagutuko ditugu.

'Teknopolis' 13:30ean izango da ikusgai larunbatean ETB1en eta eitb.eus-en, eta ordu berean, igandean, ETB2n eta eitb.eus-en.  

Informazio gehiago (2)