Teknologia
Burututako proiektuez, aste honetan, "Teknopolis"en
EiTB
Mondragon Unibertsitateak antolatutako proiektuetan oinarritutako ikasketen egun handia eta Elhuyarrek zuzendutako Linguateac proiektua hartuko ditu saioak hizpide.
Aste honetako "Teknopolis" saioan ideia onak gauzatuta ikusiko dituzte. Hasteko, Mondragon Unibertsitatean ospatzen den proiektuetan oinarritutako ikasketaren egun handian izango dira. Ingeniaritzetako ikasleek azken hilabeteetan garatutako proiektuak aurkeztu dituzte: auto txikiak, surf-oholak, aplikazio informatikoak... Giro ona eta ideia interesgarriak aurkeztuko dituzte gazteek.
Eta dagoeneko emaitza onak ematen ari den proiektu deigarri bat ere ezagutuko dute: Linguatec. Elhuyarrek zuzentzen duen mugaz gaindiko proiektu bat da eta euskara, okzitaniera eta aragoiera daude barnean, besteak beste. Hizkuntza txikien indarren batasunean dago gakoa, tresna teknologikoak garatu eta ingurune digitalean duten presentzia hobetzeko asmoz.
"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean, ETB1en, eta igandean ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango ditugu.