Itxi

ETB1en eta ETB2n

Industria-ondaretik berrikuntzara, "Teknopolis" saioan, asteburuan

EiTB

Leer en Castellano

Aste honetako saioan, industriaren historia geldiezina, krisialdietan eraldatu beharra dagoelako.

Iñaki Leturia Bilboko Zorrotzaurren kokatutako Consonni fabrikaren aurrean. Argazkia: Elhuyar

Asteburu honetako "Teknopolis" saioan euskal industriaren historiari begiratuko diote. Bilboko Zorrotzaurren kokatutako Consonnin, industria-ondare erakusgarri zabal bat dago. Industria makinez eta mekanismoez gozatzeko aukera ematen du biltegi erraldoi horrek. Ez da kasualitatea Bilboko Zorrotzaurren kokatua egotea, Consonni fabrika egon zen eraikinean. Industria historian zehar, eta, batez ere, krisialdietan, nola eraldatu den erakusten duten hainbat adibide aurkituko ditugu bertan.

Horixe egin dute lanbide heziketako zentroek azken krisialdi honetan: aurrez duten jakintza eta baliabideak erabili dituzte pantailak eta maskarak egiteko, eta baita COVID-19aren proba egiteko isipuak ekoizteko ere. Tknika lanbide heziketako berrikuntzarako zentroaren koordinaziopean antolatu dira eta aldaketei azkar erantzun diete berrikuntzaren bidez.

"Teknopolis" saioa, gaur ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahalko dira.

Informazio gehiago (2)