Itxi

13:30ean ETB1en

'Motorrak martxan' atala, asteburuan, "Teknopolis" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Azkoiengo Silvercar enpresan izango da programa, eta koronabirusaz ere arituko dira; horretarako, Loiolako araztegira joango da Iñaki Leturia.

"Teknopolis" saioko Iñaki Leturia Silvercar enpresan. Argazkia: EITB Media

Aste honetako "Teknopolis" saioa motor-soinuekin hasiko dute. Azkoiengo (Nafarroa) Silvercar enpresan lehiaketako autoak egiten dituzte, arinak eta bizkorrak. Azken xehetasuna ere lotuta uzten dute egiten hasi aurretik: piezen formak eta angeluak, pisua, kokapen zehatza... Emaitza ikusgarria lortzen dute horrela.

Bestalde, aste honetako Koronabirusaren gakoak atalean, gripeaz arituko da Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzailea. Zergatik aurten ez dago ia griperik?

Koronabirusarekin jarraituz, Añarberen Loiolako araztegian ere izango da Iñaki Leturia, saioaren aurkezlea. Koronabirusa infektatuen gorozkietan ere agertzen da, eta, horrenbestez, ur fekalak ikertuta birusaren agerraldiak detektatu daitezke, orain egiten dena baino azkarrago. Helburu hori duten bi proiektu ezagutzera emango dituzte: Espainia mailako VATar proiektua eta EAEko araztegietan garatzen ari diren Urbeha.

"Teknopolis" saioa larunbatetan izaten da ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 13:30ean, ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus bidez jarraitzeko aukera ere izango da.

Informazio gehiago (2)