Itxi

ETB1en eta ETB2n

Teknologia biomedikoa aztergai, asteon, "Teknopolis" saioan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Osasun arloko ingeniaritzan azken urteetan izan diren berrikuntza eta aurrerapenak ezagutzeaz gain, antzinako txakurren DNAren azterketa nola egiten den ezagutuko dute.

Iñaki Leturia teknologia biomedikoari buruzko saioan. Argazkia: Elhuyar Fundazioa

Osasunaz hitz egiten dugunean inor gutxik pentsatzen du ingeniariengan; horregatik, aste honetako "Teknopolis" programan osasun arloko ingeniaritzari erreparatuko diote. Izan ere, azken urteetan berrikuntza eta aurrerapen handiak izan dira arlo horretan (diagnosirako irudiak, robot kirurgialariak...), eta oraindik etorriko direnak. Hain zuzen ere, horretan ari dira trebatzen Mondragon Unibertsiteko Ingeniaritza Biomedikoan eta Teknologia Biomedikoetako graduondokoan. Bioingeniari berrien ekarpenak ezagutuko dituzte. 

Aurrerapen bioteknologikoek aurrera egiteko ez ezik atzera begiratzeko ere balio dute. Analisi genetikoen bidez jakin dute, esate baterako, txakurraren arbasorik zaharrenak Eurasian agertu zirela duela 11.000 urte. Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile batzuek parte hartu dute beste 10 unibertsitaterekin batera txakurraren historian atzera egiten lagundu duen ikerketa horretan. Gizakiaren eta txakurraren harremanaren historia laburbilduko dute

Asteroko Koronabirusaren gakoak atalean txerto adenobirikoei buruz hitz egingo du Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak. 

"Teknopolis" larunbatean dago ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu daitezke.

 

Informazio gehiago (2)