Kargatzen...
Itxi

ETB1en eta ETB2n

Koronabirusaren mutazioak hizpide, aste honetan, "Teknopolis"en

EITB Media

Leer en Castellano

Biocruceseko laborategian izango da saioa. Bertan, mutazioak identifikatzeko koronabirusaren genoma sekuentziatu egiten da.

Miren Basaras mikrobiologoa. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Koronabirusaren zabalpenean mutazioak kezka-iturri bihurtu dira. Aste honetako "Teknopolis" saioan, Miren Basaras Euskal Herriko Unibertsitateko mikrobiologoa izango dute gonbidatu, eta birusaren aldaera desberdinei buruz galdetuko diote. Basarasek, besteak beste, azpimarratu du garrantzitsua dela positibo eman duten laginetan mutazioak identifikatzea. 

Mutazioak identifikatzeko, koronabirusaren genoma sekuentziatu egiten da. Biocruceseko laborategian covid-19 pazienteen laginak jasotzen dituzte sekuentziazioa egiteko. Emaitzek pandemiaren zaintza epidemiologikoa egiteko balio dute, mundu osoan.

Koronabirusaren gakoak atalean, Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak gainazalei buruz hitz egingo digu; izan ere, duela urtebete uste zen gaitza gainazalen eta objektuen bidez zabaltzen zela. Gaur egun, ordea, badakigu zabalkunderako bitarteko nagusia airea dela. 

"Teknopolis" larunbatean izaten da ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus.en ere jarraitu ahal dira.

Informazio gehiago (2)