Kargatzen...
Itxi

ETB1en eta ETB2n

Txertoak hizpide, asteburu honetan, "Teknopolis" saio berezian

EITB Media

Leer en Castellano

'Txertoak markak hautsiz' izenburupean, programa berezia izango da, covid-19aren aurkako txertoen gainean. Gorka Orive ikerlaria eta Eider Abasolo Osasun Publikoko irakaslea elkarrizketatuko dituzte.

Iñaki Leturia eta Gorka Orive. Argazkia: Elhuyar

Covid-19aren aurkako txertoak izango dituzte hizpide aste honetako "Teknopolis" saioan, Txertoak markak hautsiz izenburupean. Izan ere, kezka- eta desio-iturri dira txertoak une honetan; eta, kezkak informazioarekin uxatzeko asmoz, "Teknopolis" saio berezia eskainiko dute, covid-19aren aurkako txertoen gainean.

Inoiz ez da txerto bat hain azkar garatu; kasu honetan, gainera, hainbat merkaturatu dira. Gorka Orive Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileari horren gaineko balorazioa eskatu diote.

Bestalde, AstraZeneca auziak ireki ditu azken bi asteetako albistegiak. Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak xehe azalduko du zertan den kontua, asteroko Koronabirusaren gakoak atalean. 

Bide batez, txertoen historia ere ezagutuko dute saioan. Baztangak, polioak, kukurruku-eztulak… aspaldiko kontuak dirudite, txertoei eta txertaketa-kanpainei esker. Beste zenbait gaixotasunen aurkako txertoekin, ordea, oraindik ez da asmatu. Eider Abasolo Osasun Publikoko irakasleak gaixotasunen eta txertoen munduko mapan kokatzen lagunduko digu.  

"Teknopolis" larunbatean izaten da ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal dira.

Informazio gehiago (2)