ETB1en eta ETB2n
Ikasturte amaierako hitzorduak, aste honetan, "Teknopolis"en
EITB Media
Euskelec auto elektrikoen txapelketa eta On Zientzia bideo-lehiaketaren sari banaketa izango ditu saioak hizpide.
Ikasturte amaierako ohiko hitzorduak itzuli dira aurreko urteko geldialdiaren ondoren. Aste honetako "Teknopolis" saioan galdu ezineko bi ekarriko ditu. Alde batetik, Euskelec auto elektrikoen txapelketa, Lanbide Heziketako ikasleek parte hartzen hitzordua, eginez ikastearen helburuarekin. Gainera, txapelketaren kokagunea paregabea da: Bilboko Abandoibarra.
Bigarren ekitaldi ezinbestekoa On Zientzia bideo-lehiaketaren sari-banaketa da. Tabakaleran izan da, Donostian, eta bukaeran pintxorik izan ez bada ere gozatu egin dute bertaratutakoek. Han gertatutakoaren berri emango du "Teknopolis"ek, eta, nola ez, edizio honetako zientzia-bideo onenak eskainiko ditu saioak. Gaiak aurreratze aldera: deepfake-ak edo nola txertatu beste norbaiten aurpegia zure bideoetan, zergatik ez den komeni ibuprofenoa hartzea lau ordutik behin baina bai parazetamolarekin tartekatzea eta historiaren irakaspenak izurriteetarako.
Uda aurreko Koronabirusaren gakoak atalaren azkena izango da aste honetakoa. Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileak talde immunitatea lortzeko erronkaz hitz egingo du.
"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango ditugu.