Itxi

ETB1en eta ETB2n

Elikadura jasangarria hizpide, aste honetako "Teknopolis"en

EITB Media

Leer en Castellano

Jaten dugunak gure osasunean eta planetarenean eragina du eta Iñaki Leturiak aurkeztutako saioak hainbat aditurekin landuko du gaia.

"Teknopolis" saioaren irudia.

Aste honetako "Teknopolis" saioan elikadura eta elikagaiak izango ditugu hizpide. Ahora eramaten dugunak klima larrialdia areagotu edo leundu egin dezake. Elikadura-eredu jasangarri baterantz eman beharreko pausoak zeintzuk diren jakiteko, Marijo Imazekin egin dute hitzordua. Nekazaritza ingeniaria da eta lurzoruaren maneiu jasangarrian aditua. Haragi-kontsumoaz, ekoizpen-ereduez eta norbanakoen erantzukizunaz arituko da aste honetako saioan.

Atariko proba atalera Bittor Rodriguez Rivera gonbidatuko dute. 47 urteko bergararra, elikagaien zientzia eta teknologian doktorea da eta EHUko Gasteizko Farmazia fakultatean klaseak ematen ditu. Umore handiko zientzia dibulgatzailea ere bada: elikaduraren mitoak hausteko mamu-ehiztariz janzten da.

Europako Batzordeak elikadura jasangarrirako bidean Baserritik mahaira estrategia jarri du martxan. Horren haritik, "Teknopolis"en lehen sektoretik abiatu eta dieta pertsonalizatuetarainoko bidea egingo dute BRTAko hainbat ikerketa-zentroren eskutik. Helburua, elikagaiak seguruak eta osasungarriak izatea. 

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, 13:30ean ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.

 

Informazio gehiago (1)