Itxi

ETB1en eta ETB2n

'Ekonomia zirkularra eta beste ideia on batzuk', asteburu honetan, "Teknopolis" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Hainbat ideia on ezagutuko dituzte, tartean ekonomia zirkularrerako industrian garatzen ari diren proiektuetako batzuk. Kalitatezko aluminio birziklatua, garagardo-industriako hondakinak erabiltzea pentsuak aberasteko eta plastikoen birziklapena hobetzeko teknologia dira horietako batzuk.

'Ekonomia zirkularra eta beste ideia on batzuk' atalaren irudia. Elhuyar Fundazioa

Aste honetako "Teknopolis" programan hainbat ideia on ezagutuko dituzte, tartean industrian ekonomia zirkularrerako bidean ematen ari diren pausoetako batzuk.

BRTA aliantzako hiru zentrotara jo dute, bakoitza gai desberdin batean dago espezializatuta, baina azken helburu horretan bat egiten dute. Tecnalian lehengaiari erreparatu diote: kalitatezko aluminio birziklatua nola lortzen duten ikusiko dugu. AZTIn, berriz, elikagaietan adituak dira: garagardo-industriako hondakinak pentsuak egiteko osagai onak direla ikusi dute. Gaikerren, azkenik, plastikoen birziklapena hobetzeko teknologia garatzen ari dira.

Horrez gain, gertutako ezagutuko dituzte minbizia duten pazienteei jarraipena egiteko app erabilgarri bat, konpetentziak zer egiten duen zaintzeko baliabide bat eta mikroalgen bilduma bat. 

"Teknopolis" saioa larunbatean eskainiko da, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 12:15ean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahalko dira.

 

 

Informazio gehiago (2)