Itxi

ETB1en eta ETB2n

Etorkizuna tradiziotik ehuntzen, asteburuan, "Teknopolis" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Lihoa berreskuratzeko egitasmoaz eta iratzearekin papera egiteko proiektuaz arituko dira.

Iñaki Leturia.

Aste honetako "Teknopolis" programan tradiziotik edan duten bi proiektu berritzaile ezagutuko dituzte. Lihoa berreskuratzeko egitasmoa da bat lehena. Euskal Herriko baserrietan ohikoa zen lihoa haztea, ondoren, hari bihurtu eta oihalak egiteko. Orain, Tknika, Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa urratsak ematen ari da lihoaren ereiketa eta transformazioa euskal ekonomiara itzul dadin. Fraisoro Eskolan dagoeneko jaso zuten lehen uzta, eta azterketek erakutsi dute lortutako liho-zuntza eta olioa kalitate handikoak direla. 

Irametak edo garo-metak ere ia galdu dira gure mendietan. Baina animalien azpiak prestatzeko ez ezik izan dezake beste erabilerarik iratzeak? Papera egitea aukera bat izan daiteke. Paperaren industriak zelulosa, batik bat, eukaliptoetatik eta pinuetatik ateratzen badu ere, landare guztiek dute zelulosa, eta Malerreka Common Zerbitzuak gizarteratze enpresak iratzearekin papera egiteko proiektu bat abiatu du. Dagoeneko sortu dituzte lehenengo orriak Don Bosco lanbide heziketa zentroan. Zer itxura ote dute?

"Teknopolis" saioa larunbatean eskainiko da, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 12:15ean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahalko dira.

Informazio gehiago (2)