Saria
Transfiere Kazetaritza Saria jaso du "Teknopolis" saioak
EITB Media
'Espazioko begiak' erreportajea nabarmendu dute Malagan egiten den berrikuntzaren inguruko topaketa garrantzitsuan.
25. urteurrena ospatu berritan, Elhuyar Fundazioak eta EITBk ekoiztutako "Teknopolis" saioak ikus-entzunezko lan onenaren saria irabazi du Transfiere Kazetaritza Sarien 9. edizioan. Espazioko teknologiaz egindako erreportajea nabarmendu dute, hain zuzen ere, esparru horretan egindako azken ikerketak eta sateliteak aztertzen dituena.
Malagan, zientzia, teknologia eta berrikuntza ardatz hartuta egiten den izen handiko foroa da Transfiere. Europako enpresen topagune izateaz gain, berrikuntza teknologikoa ezagutarazteko kazetariek egiten duten lanari balioa ematen dio urtero. "Teknopolis"eko lantalde osoaren izenean, Inma Alvarezek eta Oihana Jauregik jaso zuten saria ostegun eguerdian.