Itxi

Tribuaren Berbak

Zenbat ordu behar dira euskara ikasteko? Erantzuna, gaur gauean

G.U.

eitb.com

'Monumentu bat euskaldun berriei' izenburupean datorkigu Kike Amonarrizek gidatzen duen "Tribuaren Berbak" saioaren bigarren atala. Gaur gauean, 22:15ean, ETB1en.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskaldun berriak izango ditu ardatz 'Tribuaren Berbak' saioak asteazken honetan. Kike Amonarrizek gidatzen duen saioaren bigarren atala, 'Monumentu bat euskaldun berriei' izenekoa, gaur gauean izango dugu ikusgai, 22:15ean, ETB1en.

Zenbat  ordu behar dira euskara ikasteko? Ez dirudi kalkulu erraza, baina, aste honetako 'Tribuaren Berbak' saioak galdera horri erantzuteko bidea emango digu.

Bestalde, ba al dakizue 1986tik hona zenbat lagun ibili den euskaltegietan euskara ikasten? Asko dira, noski, baina, zenbat? Kike Amonarrizek argituko digu aste honetako atalean, hainbat euskaltegitako irakasle eta ikaslerekin hitz eginez.

Euskarari buruzko datuak, bitxikeriak eta bestelako kontuak izango ditugu hizpide, asteazkenero,  22:15ean, ETB1en, 'Tribuaren Berbak' saioan.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (3)