Itxi

'Tribuaren Berbak'

Eraginkorra al da euskaraz egindako publizitatea? Gaur gauean, ETB1en

Kike Amonarrizek gidatzen duen 'Tribuaren Berbak' saioaren laugarren atalak euskara salgarria ote den argituko digu. 22:15ean, ETB1en.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eraginkorra al da euskaraz egindako publizitatea? Euskara salgarria al da? Galdera horiei eta beste batzuei erantzungo die gaur gauean 'Tribuaren Berbak' saioak. Euskarako publizitateaz arituko da Kike Amonarrizek euskarari buruz gidatzen duen saioaren laugarren atala, 22:15ean, ETB1en.

Salerosketa etengabean bizi da gure gizartea, publizitateak eragin izugarria du gure eguneroko bizitzan, baina euskararen arlora ekarrita, gure hizkuntzak zenbaterainoko garrantzia du mundu horretan? Azken batean, euskarak saltzen al du? Hainbat adibide bitxi erakutsiko digu 'Tribuaren Berbak' saioak aste honetan.

Gainera, adituen iritziak eta esperientzia ere bilduko ditu, historia pixka bat irakatsiko digu, eta kalera aterako da Amonarriz, gai horri buruzko iritziak biltzera.

Gaur gauean, 22:15ean, ez galdu 'Tribuaren Berbak' saioa ETB1en!

Bideoak (1)

Informazio gehiago (3)