22:45ean
Euskara sexista al da? Gaur gauean, 'Tribuaren Berbak' saioan
G.U.
eitb.com
Kike Amonarrizek gidatzen duen saioan, mintzaira sexistari buruz arituko gara, eta, bide batez, sexismoa aztertuko dugu, gure hizkuntzari lotuta. Asteazkenean, 22:45ean, ETB1en izango dugu ikusgai.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskara, sexista al da? Noizbait egin al diozue zeuen buruari galdera hori? Bada, gaur gauean, 'Tribuaren Berbak' saioak horixe izango du ardatz. Sexismoa, mintzaira sexista eta euskara aztertuko ditu Kike Amonarrizek hainbat gonbidaturekin, 22:45ean, ETB1en.
Disney ekoiztetxeko filmak, Zakilixut komikia, iragarkiak, ipuinak, atsotitzak eta Euskal Hiztegia ardatz gisa hartuta, sexismoa aztertuko du 'Tribuaren Berbak' saioak. Mintzaira sexistaren adibideak ezagutuko ditugu, baita ez-sexistarenak ere. Gaia aztertzeko, gainera, hainbat gonbidatu izango du Kike Amonarrizek, tartean, Iñaki Iurrebaso soziologoa, Amelia Barquín Euskararen erabilera ez sexista liburuaren idazlea, Ibon Sarasola idazlea eta Uxue Alberdi idazle, bertsolari eta kazetaria.
Hizkuntza sexistaren hariari tiraka, gure gizartean txertatuta dagoen sexismoa aztertuko dugu gaur gauean, 22:45ean, ETB1eko 'Tribuaren Berbak' saioan.