Itxi

21:00etan

'Urte berri, asmo berri', gaur gauean, 'Tribuaren Berbak' saioan

A.E,

EiTB

2014a gainean dugu, eta urte berriari begira euskarari lotutako asmoak bilduko ditugu,  21:00etan, ETB1en.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Urte Berri, asmo berri' dugu 'Tribuaren Berbak' saioaren  gaia gaur gauean, 21:00etan. 2014a gainean dugu, eta, urte berriari begira, nork ez ditu gero bete ezin dituen asmoak pentsatu? ?Argalduko naiz, kirol gehiago egingo dut, erretzeari utziko diot?... Gehienetan ezerezean gelditzen diren asmoak dira. Ba akaso, gure buruari erronka txikiagoak ipini beharko genizkioke. Eta horixe egingo dugu  'Tribuaren Berbak'  saioko hurrengo atalean: Zein da euskararekiko zure asmoa?

Lehen hitza beti euskaraz egitea izan daiteke, liburu gehiago irakurtzea, zinema euskaraz gozatzea, txioak euskaraz egitea, lagun euskaldunberri horri laguntzea... Urteko azken saioa izango den honetan  hainbat lagunek emango digute euren asmoen berri.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)