Itxi

22:40ean

Frantziaren itzal luzea, gaur, 'Tribuaren Berbak' saioan

A.A.

EiTB

Euskarak Ipar Euskal Herrian bizi duen egoera aztertuko du Kike Amonarrizek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskarak Ipar Euskal Herrian bizi duen egoera izango dute hizpide gaur gaueko 'Tribuaren Berbak' saioan; Frantziako Estatuan euskara ofizial ez izateak eragiten dituen ajeak, hain zuzen ere.

Eguzki Urteaga soziologoarekin datuak aztertuko dituzte. Urepelen izango dira, Xalbador bertsolariaren sorlekuan. Michel Ernaga auzapeza eta bertako biztanleekin hitz egingo dute, eta Biarritzeko kaleetan euskarak duen presentziarekin alderatuko dute Urepeleko egoera, gauza jakina baita kostaldea eta barrualdea arras ezberdinak direla.

Paxkal Indo Seaskako lehendakariak Iparraldeko ikastolen egoera azalduko du eta Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasle gazteek euren bizipenak kontatuko dituzte. Seaskaren egoeraz gain, eskola publikoarena ere ukituko dute eta Marie-Andrée Ouret Biga Bai gurasoen elkarteko lehendakariak euskara eskola publikoan txertatzeko egiten ari diren lanaren gainean hitz egingo du.

'Tribuaren Berbak' saioa, Kike Amonarrizek aurkeztuta, gaur, 22:40ean, ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)