Itxi

22:25ean

Euskatalà, gaur, 'Tribuaren Berbak' saioan

A.A.

EiTB

Euskararen eta katalanaren egoera eta etorkizuna, eta bi hizkuntzen arteko harremana izango dituzte aztergai.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskara eta katalana izango ditu hizpide aste honetako 'Tribuaren Berbak' saioak. Bi hizkuntzen arteko harremanak, berdintasunak eta ezberdintasunak. Katalanaren egoera aztertuko du saioak, gurean eta baita Bartzelonan bertan ere.

Izan ere, euskaldunak eta katalanak gertu sentitu izan gara, gure hizkuntza komunitateek antzeko historia izan dute, eta hizkuntzen egoera oso desberdina izan arren, erronka berdinei egin behar diete aurre.

Bartzelonako Hizkuntza Eskolan izango da Kike, bertakoek euskara zergatik ikasten duten jakiteko. Euskal Etxea bisitatuko du eta baita Donostiako Espai Catalunya Topagunea ere. Xabi, Toni eta Miquel Strubellekin izango da Kike, lehen biak aita-seme euskal-katalanak eta osaba hirugarrena, katalanaren egoeraz hitz egingo diote.

'Tribuaren Berbak' saioa gaur gauean dago ikusgai, ETB1en, 22:25ean.

Bideoak (1)