Itxi

22:15ean

Ba al da euskal umorerik?, gaurko 'Tribuaren Berbak' saioan

I.A.

"Hau dun/k umorea!" izenburupean, Iker Galartza aktorea, "Zaldieroa" marrazkilaria eta Sebastian Lizaso bertsolaria izango ditu lagun Kike Amonarrizek euskal umoreaz aritzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskaldunok serioak gara? Ba al da euskal umorerik? Galdera horiei erantzuten saiatuko da gaur gauean "Triburen Berbak" saioa "Hau dun/k umorea!" atalean.

Horretarako Aitziber Garmendia aktorearekin, Iker Galartza "Kontrako Eztarria", "Irrikitown" eta "Euskadi Movie" saioko aktorearekin, Patxi Huarte "Zaldieroa" marrazkilariarekin, Barry Manley bakarrizketalariarekin eta Sebastian Lizaso bertsolariarekin izango da Kike Amonarriz.

Kalera ere joko du Kikek, euskaldunok serioak garela dioen topikoa egia ote den jakiteko. Halaber, umorearen gaineko tesia egiten ari den Uxoa Anduaga soziologoa izango da saioan eta Felix Zubia medikuak umorearen onura terapeutikoak azalduko ditu.

Ez galdu "Tribuaren Berbak" saioaren "Hau dunk umorea!" atala, gaur, 22:15ean, ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)