Itxi

22:15ean

Itsu eta gorren egunerokoa, gaur, 'Tribuaren Berbak' saioan

A.E.

EiTB

Kike Amonarriz hainbat gor eta itsurekin bilduko da asteazkeneko 'Tribuaren Berbak' saioan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal itsu eta gorren egunerokoa izango du hizpide aste honetako 'Tribuaren Berbak' saioak, eta, horretarako, hainbat lagunekin bilduko da Kike Amonarriz.

Euskaraz dakien gor gutxi dagoela jakingo dugu, horiek darabilten zeinu mintzairaren berri izango dugu eta gorrek entzuleokin izaten dituzten zailtasunak ezagutuko ditugu. Pertsona itsuek irakurtzeko darabilten braille sistema ere izango dugu hizpide, eta sistema horretan euskaraz idatzita dauden liburuez ere hitz egingo dute saioan.

Gaur gauean, 22:15ean izango da ikusgai, ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)